Menu

Nortzuk gara?

Skené Antzerki Klasikoaren Euskal Institutua da

Σκηνη, Antzerki Klasikoaren Euskal Institutua irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta lotura hertsia dauka Euskadiko Grekolatindar Antzerki Jaialdiarekin. Antzerki Jaialdiari jarraipena ematea, kultura klasikoaren ezagutza zabaltzea (batik bat gazteen artean) eta irakasleak trebatzeko eta horien jarduna hobetzeko hainbat jarduera lantzea dira, hain zuzen, elkarte honen helburu lehenak.

HELBURUAK

Ikasleen artean eta baita ikus-entzule guztien artean ere kultura klasikoa sustatzea eta zabaltzea du Skenék helburu nagusi. Horretarako, antzerki klasikoa eta bestelako jarduera batzuk landuko ditu, metodo ludiko baina aldi berean zorrotz eta parte-hartzea bultzatzen duena baliatuta.
Europa eraikitzeko unean, Antzerki Klasikoaren Euskal Institutuak antolatutako jarduera guztiak (antzerki jaialdiak, tailerrak, erakusketak, antzerki taldeak, mintegiak, ikastaroak eta jardunaldiak) Europako hainbat kulturaren arteko lotura izango dira. Izan ere, ezin dugu ahaztu gure kulturaren erroek mundu klasikoan dutela euren sorburua, eta beraz, jaraunspen baliotsua osatzen dutela. Jaraunspen hori, gainera, gure erakundeen eta gure izateko eraren zati osagarria da; albo batean ahaztuta utz ezin dezakegun ondasun komun bat.
Elkartearen helburuak Estatutuen 2. artikuluan daude deskribatuta, hain zuzen ere, honako hauek dira:
Antzerki klasikoa aztertzea, sustatzea eta zabaltzea; batik bat, ikasle gazteentzako gauzatu eta zuzendutako grekolatindar antzerkia.
Testu klasikoetan oinarritutako antzerki muntaiak programatzea eta ekoiztea; bereziki, testu grekoak, latindar testuak eta oro har tradizio klasikokoak. Era berean, testu horiek argitaratzea.
Antzerki ikasketak hobetzeko eta handitzeko hainbat jarduera egitea.
Gazteen antzerki klasikoarekin lotura duten nazioko eta nazioarteko trukeak eta topaketak sustatzea. Berebiziko arreta eskaini beharko zaio Europar Batasuneko grekolatindar antzerkiari.
Gazteen kultura trebakuntza hobetzea; batik bat, Euskal Herriko ikasleena. Bide beretik, pentsamenduari eta kultura klasikoari buruz duten ezagutza handitzea eta mendebaldeko antzerkiaren munduan txoko bat eskuratzen laguntzea.
Irakasleak trebatzeko eta euren jarduna hobetzeko hainbat jarduera lantzea.
Berearen pareko jarduerak gauzatzen dituzten kultura elkarteekin batzea eta lankidetzan jardutea.
IMAGEN_QUIENESSOMOS

ELKARTEAREN ZUZENDARITZA-BATZORDEA

Lehendakaria
Nahikari Yubero Pérez
Lehendakariordea
Ainhoa Muñoz Prieto
Idazkaria
Eusebio Cadenas Cordero
Diruzaina
Teodoro Izarra Mendizabal
Prosopon-eko ordezkaria
Cipriano Fontanilla Alejo
Erakundearen ordezkaria
María Luisa Pardo Jordán
Batzordekideak
Pedro Julio Romero Salinas
Donato Rabanal Gutiérrez
Julen Sarazola Manich
Aiala Yubero Pérez
Markel Urrestarazu Lorenzo