Menu

Izen-ematea eta erreserbak

Apunta zaitez gure jaialdira. Hemen esango dizugu nola egin:

IZEN-EMATEAK

Skene_foto_peq

Gure jaialdira etorri nahi baduzue, hiru pausu hauek jarraitu behar dituzue: .

1. Ondorengo estekan aurkituko duzuen “Izen- emate orria” bete

2. Zuen plazak baieztatzen dituen gure konfirmazio emaila jaso ondoren, diru sarrera/transferentzia egin beharko duzue gure kontu zenbakian. Ordainketa Skené, Antzerki Klasikoaren Euskal Institutuaren izenean egin beharko da, ikasle bakoitzeko 6€ (irakasleek ez dute sarrerarik oraindu behar) eta ordainketa egiten duen zentruaren izena zehaztuz, ondorengo kontu zenbakian: (BBK) ES55 2095 0359 50 9108920667

3. Ordainagiria, ondorengo helbidera bidali beharko duzue: skenefestival@gmail.com
Izen ematea ez da konfirmaturik geldituko ordainagiria jaso arte. Zuen plazak 7 lan egunez gordeko dira; ordainketa denbora-tarte horretan egingo ez balitz, plazak automatikoki ezeztatuko dira. Zentruaren kokapena antzokian ordainketa egunaren araberakoa izango da (kronologikoa). Erabakitako obren testuak zentruetara otsailaren bukaeran bidaliko dira. Ez da sarrerarik bidaliko; ikuskizunaren egunean sarreran zuen zentruaren izena ematearekin nahikoa izango da. Jaialdia hasi baino astebete arinago, zuen zentruaren kokapena helaraziko dizuegu plano baten bidez.

Izen ematea: 2018ko abenduaren 5erarte edo plazak amaitu arte.
Prezioa: 6 euro/ ikasleko.

Oharra: ikasleren bat ikuskizunera ez badoa, ez da dirurik itzuliko.