Menu

Antzerki eskola

Skenék, ESM Antzerki Taldearen sorrera bultzatu eta bere antzezlanak sustatu nahi ditu

ESM Antzerki Elkartea- Skené Antzerki Taldea- 2013. urtean sortzen da, eta gazteen artean antzerki-kultura suspertu, indartu eta bultzatzea du helburu; baita bere azterketan oinarriturik, antzerki-kulturakekiko interesa piztea ere; gai ezberdineko antzerki-muntaiak produzitu eta programatzea; kultura bera Euskadi eta bertatik kanpora zabaltzea; ekintza kultural ezberdinetan aktiboki parte hartzea; eta, orokorrean, antzerki eta literaturekiko zaletasuna bultzatzea nahi du.

Antzerkia maite dugu, interes eta apaltasunez; berari buruz egunero ikasten dugu, bizitzako esparru guztietan erronka bat suposatzen duten proiektuak esfortzu eta gogo handiaz aurrera eramanez. Antzerkiak eraldatzen gaitu, eta obra bakoitzean garen guztia proiektatzen dugu, eta oraindik izatera heldu ez garena ere bai. Bere sustapenarekin konprometiturik gaude, baina, batez ere, bere ezagutzarekin, hori baita gure elkartearen helbururik handiena.

Taldea, Euskadiko antzerki grekolatindarraren susperketan funtzezkoa izan den persona baten omenez sortzen da: Encarni San Millán. Gazteen artean antzinakotasun klasikoa zabaltzen eta indartzen saiatu da beti; ikusle moduan ere bai, eszenatoki gainean ikusten genuen mundura hurbitzeko iniziatibak baloratu ditu, horietan sinestuz; berak landatutako haziek bere fruitua emango zutela jakin izan du beti eta, hori guztia dela eta, fruitu horiek gaur egun berarekin elkarbana ditzakegu.

esmteatro.org

Electra, Sófocles

Zuzendariak

Nahikari Yubero Pérez, Markel Urrestarazu Lorenzo, Ainhoa Muñoz Prieto.

esmteatro.org